2.2. Eskumenen banaketa udaleko gizarte zerbitzuen (UGZ), Adingabeen eta Familiaren Arloaren (AFA), Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen (GOFE) eta babesgabetasunaren, arrisku arinaren eta babesgabetasunarekiko zaurgarritasun egoeretako administrazio publikoko beste sektore batzuen artean 

3. Adingabeen eta familiaren arloaren eskumenak

  • Partikularrek, profesionalek edo zerbitzuek gai hauei buruz egindako komunikazioak eta jakinarazpenak jasotzea eta ikertzea:
    1. Eskuragarri dagoen informazioagatik presazko babes neurri bat behar izan dezaketen egoerak. 
    2. UGZez bestelako iturrietatik zuzenean AFAri egindako komunikazioak, arrisku larriko edo babesgabeziako egoera bat susmatzeko moduko larritasuna duten gertaerei buruzkoak (HNLren 172.2 art.).
    3. Inoren kargura ez dauden adingabe migratzaileak; haur edo nerabearen guraso, tutore edo zaintzaileek egindako, bultzatutako edo baimendutako sexu indarkeriaren adierazle oso espezifikoak dituzten susmoak; jaio aurreko arrisku egoerak, babes espedientea irekitzea beharrezkoa izan daitekeenean, eta jaioberriak borondatez ematen direnean adopzioan.
  • Autonomia erkidego, herrialde, fiskaltza eta epaitegietatik egiten diren beste eskari edo komunikazio idatzi batzuk jaso eta izapidetzea.
  • Premiazko egoerak ikertzea, AFAren mendeko harrera eta larrialdietarako zentroetan benetan sartzeagatik banantze neurria dutenak, GLUZk egindakoak edo salbuespen gisa epaitutakoak.
  • Guraso, tutore edo zaintzaileek zaintza beren gain hartzeko egindako eskaerak jasotzea eta baloratzea
  • Behar izanez gero, premiazko babes neurriak hartzea. 
  • Honako hauen hasierako ebaluazioa egitea:
    1. Aldez aurreko hasierako ebaluaziorik gabeko banantze neurria duten premiazko egoerak. 
    2. Larritasun handiko eta oso handiko babesgabetasun egoerak hauteman zaizkien haur edo nerabeak eta familiak.
  • Arrisku larriko, babesgabeziako edo zaintza neurridun egoeretan kasu plana diseinatzea eta hura nola gauzatu koordinatzea.
  • Esku hartzeko programa espezializatuak garatzea AFAn artatzen diren haur eta nerabe, gazte eta familientzat.
  • Familia harrerako, egoitza harrerako eta adopzioko programak garatzea legezko babes neurria behar duten haur eta nerabeentzat. 
  • Pertsona eta familia harreragileak eta adoptatzaileak sentsibilizatzeko eta erakartzeko kanpainak garatzea. 
  • Pertsona eta familia harreragile posibleen egokitasunaren balorazioa egitea (UGZen laguntzarekin), babes espediente irekia duten haur eta nerabeentzat.
  • Pertsona eta familia adoptatzaile posibleen egokitasunaren balorazioa egitea, babes espediente irekia duten haur eta nerabeentzat.
  • Familia harrerak, adopzioa helburu duten zaintzak eta adopzio proposamenak formalizatzea, eta horiei datxezkien laguntzak inplementatzea.
  • Atzerritar adingabeak Arabako Lurralde Historikora aldi baterako lekualdatzea helburu duten programa humanitarioen arloko eskumena erabiltzea: tratamendu medikoa emateko aldi baterako lekualdaketak, oporretarako aldi baterako lekualdaketak, eta eskolatzeko aldi baterako lekualdaketak.
  • Gizarte-zerbitzuekin lankidetzan, babes sistematik kanpo geratuko diren edo dagoeneko kanpoan geratu diren nerabeak eta gazteak emantzipatzen prestatzeko eta laguntzeko zerbitzuak eta programak garatzea.
  • Inoren kargura ez dauden adingabe migratzaileei arreta ematea, beste erakunde eskudun batzuekin koordinatuta.
  • Zigor legearekin gatazkan dauden hamalau urtetik beherako pertsonei dagokienez, baldin eta sexu askatasunaren edo sexu ukigabetasunaren aurkako delitu izan daitezkeen sexu izaerako indarkeria ekintzak edo genero indarkeria dakarten indarkeria ekintzak gauzatu badituzte (HNLren 147.3 art.):
    1. Balorazio soziofamiliarra egitea
    2. HNLren 147.4 eta 147.5 artikuluetan jasotako prestakuntza modulu espezifikoak ematea 
  • Bere eskumenen eremuan, indarrean dagoen araudiaren ondorio diren beste eginkizun guztiak.