Ikuspegi orokorra - haurtzaroeskuliburua
1. Ikuspegi orokorra
Babesgabetasun egoeretan esku hartzeko prozedurak fase bereizi eta sekuentziatuetan egituratutako prozesu bat barne hartzen du (harrera, ikerketa, hasierako ebaluazioa, esku hartzeko plana diseinatu eta gauzatzea, etengabeko berrebaluazioa, esku-hartzearen amaiera); bakoitzak bere helburuak, metodologia eta epeak ditu. Faseen bereizketa eta sekuentziazio hori ez da modu zurrunean, estatikoan edo irizpen profesionalak aholkatzen duenetik harago ulertu behar; izan ere, errealitatean, ezinbestean, nahastu eta aldi berean gertatzen dira. Faseen zentzua da esku hartzeko prozesua antolatzea, eta adieraztea zein izan behar den jarduketa nagusia edo lehentasunezkoa —esklusiboa ez— prozesu horretako une bakoitzean, zer galderari erantzun behar zaion eta zer epe gomendatzen diren:
| Fase/egitekoa | Erantzun behar diren galderak |
Nori dagokion (UGZ/AFA) eta epe gomendagarriak |
|---|---|---|
| Harrera eta lehen balorazioa |
|
Berehala, bai UGZn, bai AFAn, dagokionaren arabera |
| Ikerketa (hala badagokio) |
|
Egikaritzea UGZn edo AFAn, dagokionaren arabera:
Egokia den kasuetan, 3. lehentasuneko ikerketa hasierako ebaluazioarekin batera egin ahal izango da. |
| Arrisku ertaineko, arrisku larriko edo babesgabeziako kasu baieztatuetan | ||
|---|---|---|
| Hasierako ebaluazioa |
|
Egikaritzea UGZn edo AFAn, dagokionaren arabera:
3. lehentasuneko ikerketen kasuan, egokitzat jotzen bada hasierako ebaluazioarekin batera egitea, harrera egin eta gehienez 12 astetan burutuko dira bi prozesuak. Salbuespen gisa, “esku-hartzeko balorazioaren” kasuetan, gehienez 6 hilabetera luzatu ahal izango da. |
| Arreta pertsonalizatuko plana (UGZ) edo kasu plana (AFA) diseinatzea |
|
Egikaritzea UGZn edo AFAn, dagokionaren arabera: Hasierako ebaluazioa amaitu eta gehienez 6 aste* + AFA 2 aste, HNZBTn aztertzeko eta onesteko |
| Arreta pertsonalizatuko plana (UGZ) edo kasu plana (AFA) abian jartzea eta berrikustea |
|
Egikaritzea UGZn edo AFAn, dagokionaren arabera:
UGZ – Oro har, arreta pertsonalizatuko plana gutxienez sei hilean behin berrikusiko da. |
| Esku-hartzea amaitzea eta espedientea ixtea | Kasua bada, beste zerbitzu batzuetara bideratzea | |
*UGZk bideratutako kasuetan, gehienez ere lau asteko epean —ahal dela lehenago—, kasua bere gain hartu duen ala ez jakinarazi beharko dio AFAk UGZri (ikus).