7. Legezko babes neurrien iraupena eta horiek berrikusteko epeak - haurtzaroeskuliburua
Legezko babes neurriak eta gauzatzeko modua
7. Legezko babes neurrien iraupena eta horiek berrikusteko epeak
| Legezko babes neurria | Iraupena |
|---|---|
| Arrisku adierazpena | Sei hilabete, gehienez ere, kasu plana (AFA) edo arreta pertsonalizatuko plana (UGZ) ezartzeko. Sei hilabetez luzatu ahal izango da ondoz ondo, haur edo nerabearen interes gorenari erantzuten badio, eta gehienez ere bi luzapen egongo dira (HNLren 185.4art.). |
| Behin-behineko zaintza | Ahalik eta eperik laburrena. |
| Borondatezko zaintza | Bi urte. Salbuespen gisa luza daiteke, epe laburrean familia berriro elkartzea aurreikusten denean. |
| Zaintza judiziala | Autoan edo epaian zehaztutako epea, babes neurririk hartzen ez bada. |
| Tutoretza | Mugarik ez |
| Gauzatzeko modua | Iraupena |
|---|---|
| Premiazko familia harrera | 6 urtetik beherakoentzat, gehienez ere sei hilabete. |
| Aldi baterako familia harrera | Gehienez bi urte, haur edo nerabearen interes gorena dela-eta luzatzea gomendatzen denean izan ezik. |
| Adopzioa helburu duten zaintzak | Epaitegiari adopzioa proposatzeko epea hiru hilabetekoa izango da, adopzioa helburu duen zaintza eskuordetzea erabakitzen den egunetik zenbatzen hasita. Epe hori gehienez ere urtebetez luzatu ahal izango da. |
| Egoitza harrera | Gehienez hiru hilabete 3-6 urte bitarteko adingabeentzat. |
| Babes neurria | AFAren berrikuspena | Lekua | |
|---|---|---|---|
| Hiru urtetik beherako haurrekin egiten den babes neurri ez-iraunkor oro (1/1996 Lege Organikoaren 12.6 art.; HNLren 214.3 art.). Adopzioa helburu duten zaintzen jarraipenak hiru urtetik beherako haurrekin (HNLren 266.4 y 266.5 artikuluak). |
Hiru hilean behin, fiskaltzari txostena emanda. | HNZBT, hala dagokionean. Gainerako kasuak, kasu koordinatzailea eta dagokion ataleko taldeko arduradun teknikoa. |
|
| Hiru urtetik gorako haurrekin egiten den babes neurri ez-iraunkor oro (1/1996 Lege Organikoaren 12.6 art; HNLren 214.3 art.). Adopzioa helburu duten zaintzen jarraipenak hiru urtetik gorako haurrekin (HNLren 266.4 y 266.5 artikuluak). |
Sei hilean behin, fiskaltzari txostena emanda. | ||
| Portaera arazo larrietarako zentro espezifikoetako sarrerak (1/1996 Lege Organikoaren 32 art.; HNLren 214.4 art.) eta portaera arazoak dituzten adingabeei laguntza intentsiboa emateko zentro espezializatuak (HNLren 236.3 art.) | Hiru hilean behin, epaitegiari eta fiskaltzari txostena emanda. | ||
| Harrera iraunkorrak (1/1996 Lege Organikoaren 12.6 art.; HNLren214.2 art.) | Lehen urtean sei hilean behin eta, bigarren urtetik aurrera, hamabi hilean behin. | ||
| Babes neurririk gabe (familia babestea), hiru urtetik beherako haurrekin | Hiru hilean behin. | ||
| Babes neurririk gabe (familia babestea), hiru urtetik gorako haurrekin | Sei hilean behin. | ||
Haur edo nerabe bat egoitza harreran edo aldi baterako familia harreran bi urte baino gehiagoz egon denean, haren egoera justifikatzen duen txostena bidaltzea fiskaltzari. Denbora-tarte horretan babes-neurri egonkorragorik hartu ez izanaren arrazoiak justifikatu beharko dira (1/1996 Lege Organikoaren12.7 art.; HNLren214.5 art.)