5.2. AFAren eskumenak - haurtzaroeskuliburua
Adingabeen eta Familiaren Arloaren esku-hartzeko faseak arrisku larriko edo babesgabeziako egoeretan
5.2. AFAren eskumenak
AFAri dagokio:
- Arrisku larrian dauden edo legezko babes neurria duten haur eta nerabeen kasu planaren betearazpena eta aldizkako berrikuspena koordinatzea.
- Familia nukleo berean bizi diren eta arrisku ertainean dauden anai-arreben kasu planaren egikaritzea eta aldizkako berrikuspena koordinatzea, baldin eta arrisku larrian dauden edo legezko babes neurria duten haur edo nerabeekiko esku-hartzea familia babestera edo berriz elkartzera bideratuta badago*.
- Kasu bereziki zailetan UGZei arreta pertsonalizatuko plana egikaritzeko aholkuak ematea, laguntza eskatzen badute.
Bestalde, UGZek:
- Egoki denean, AFAn espedientea irekita duten haur edo nerabeen kasu planaren berrikuspenean parte hartzuko dute.
- AFAri lagunduko diote behar diren udal mendekotasuneko baliabideak kudeatzen.
*Familia etxean beste anai-arreba batzuk badaude arrisku arinean edo zaurgarritasun egoeran, AFAk ez du espedienterik irekiko, ez eta kasu planik diseinatuko ere. Hala ere, horrek ez du esan nahi ez zaienik arretarik emango; aitzitik, anai-arrebek jasoko duten arretak ere mesede egingo die, eta ez da babes espedienterik irekiko beren izenean, ez daudelako babesgabetasun egoeran