Adingabeen eta Familiaren Arloaren esku-hartzeko faseak arrisku larriko edo babesgabeziako egoeretan 

2.2. AFAren eskumenak

AFAri dagokio hauek ikertzea:

  •  Dirudienez premiazko babes neurri bat behar duten egoerak.  
  • UGZez bestelako iturrietatik zuzenean AFAri egindako komunikazioak, arrisku larriko edo babesgabeziako egoera bat susmatzeko moduko larritasuna duten gertaerei buruzkoak (HNLren 172.2 art.).
  • Premiazko egoerak, AFAren mendeko harrera eta larrialdietarako zentroetan benetan sartzeagatik banantze neurria dutenak, GLUZk egindakoak edo salbuespen gisa epaitutakoak.

Bestalde, UGZren ardura da haur eta nerabeekiko babesgabetasun posibleari dagokionez bere eskumeneko lurralde eremuan dauden gainerako egoera ezagunak edo komunikazioak ikertzea. Modu berean, UGZek AFAren ikerketa prozesuetan lagunduko dute, UGZk ezagutzen dituen kasuak direnean.  Elkarlana izango da:

  1. Tartean diren pertsonei edo familiei buruz dagoen informazioa ematea.
  2. AFAko teknikarien eta kasuari lotuta dauden pertsona, familia edo beste profesional nahiz zerbitzu batzuen arteko harremana erraztea.
  3. Beharrezkotzat jotzen den kasu berezietan, eta inguruabarrek horretarako aukera ematen badute, AFAko profesionalekin lankidetzan aritzea zuzenean informazioa biltzen.  

Ikerketa gizarte zerbitzuen berezko taldeek edo horretarako kontratatutako taldeek egin ahal izango dute, egokitzat jotzen denaren arabera eta zerbitzu bakoitzean dagoen baliabide zuzkiduraren arabera. Dena den, kasuaren larritasunaren azken balorazioa eta jarraian egin behar den jarduketari buruzko erabakia gizarte zerbitzuen berezko taldeena izango da beti.