6. Administrazio publikoko beste sektore batzuen eskumenak - haurtzaroeskuliburua
2.2. Eskumenen banaketa udaleko gizarte zerbitzuen (UGZ), Adingabeen eta Familiaren Arloaren (AFA), Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen (GOFE) eta babesgabetasunaren, arrisku arinaren eta babesgabetasunarekiko zaurgarritasun egoeretako administrazio publikoko beste sektore batzuen artean
6. Administrazio publikoko beste sektore batzuen eskumenak
Haurren eta nerabeen ongizatea eta indarkeria, arrisku eta babesgabezia egoeretan jardutea bermatzera bideratutako sustapen, prebentzio, arreta eta babes jarduketetan, gizarte zerbitzuez gain, beste botere eta administrazio publiko batzuek, sektore pribatuak eta, oro har, herritarrek duten erantzunkidetasuna modu zabalean garatzen da, bai estatuko legerian (ekainaren 4ko 8/2021 Lege Organikoa), bai autonomia erkidegokoan (otsailaren 15eko 2/2024 Legea).
Bereziki, hauei esleitutako elkarlan, lankidetza eta koordinazio betebeharrak nabarmentzen dira:
- Osasun eremua
- Hezkuntza eremua
- Eremu judiziala
- Polizia eremua
- Jarduera fisikoaren eta kirolaren eremua
- Politika publikoak ezartzen, zerbitzuak ematen edo haurrei eta nerabeei lotutako sustapen, prebentzio, arreta eta babes neurriak aplikatzen parte hartzen duten gizarte edo merkataritza ekimeneko erakunde pribatuak.
Hori guztia horretarako prestatutako jarduketa eta koordinazio protokoloetan dago jasota.