Harrera, lehen balorazioa eta ikerketa babesgabetasun egoera posibleetan 

1.1. Helburuak

Hauexek dira fasearen helburuak:

  1. Jakinarazitako egoera UGZren eskumena den edo izan daitekeen edo beste zerbitzu batzuek artatu behar duten zehaztea.
  2. Kasuaren ikerketa eta ebaluazioa zer lehentasun mailarekin hasi behar den zehaztea.
  3. Premiazko jarduketa bat behar den edo behar izatea posible den baloratzea eta, hala badagokio, beharrezkoak diren premiazko babes neurriak hartzera bultzatzea. 

UGZn jasotako informazioa arrisku ertaineko edo, premiazko neurririk behar izateko zantzurik gabe, arrisku larriagoko egoera posible bati buruzkoa denean baina eskura dagoen informazioa haurra edo nerabea identifikatzeko edo aurkitzeko nahikoa ez denean, segurtasun indar eta kidegoei jakinaraziko zaie, laguntza eskatzeko. Orduan, laguntzaren zain geratuko dira. Hiru hilabeteren ondoren emaitzarik lortu ez bada, UGZren esku-hartzea amaitutzat emango da.  

AFAk berdin jokatuko du arrisku larriko edo babesgabeziako egoera posibleen komunikazioak zuzenean jaso eta haurra edo nerabea identifikatzeko edo aurkitzeko informazio nahikorik ez dagoenean. Kasu horretan, laguntza eskatuko zaie UGZri eta segurtasun indar eta kidegoei. Hiru hilabete igaro eta emaitzarik lortu ez bada, esku-hartzea amaituko da.