Harrera, lehen balorazioa eta ikerketa babesgabetasun egoera posibleetan 

1.2. UGZren eta AFAren eskumenak harreran

Pertsona partikularrek, profesionalek edo zerbitzuek UGZetara jotzen dute normalean babesgabetasun egoera posibleei buruzko komunikazioak egiteko; horretarako aukera nagusia dira. Iristen zaizkien komunikazio guztiei erantzungo diete eta hasierako balorazioa egingo dute, salbu eta komunikazio hauen kasuan —AFAn erantzungo zaie—:

  1. Dirudienez premiazko babes neurri bat behar duten egoerak.  
  2. UGZez bestelako iturrietatik zuzenean AFAri egindako komunikazioak, arrisku larriko edo babesgabeziako egoera bat susmatzeko moduko larritasuna duten gertaerei buruzkoak (HNLren 172.2 art.). 
  3. Inoren kargura ez dauden adingabe migratzaileak; haur edo nerabearen guraso, tutore edo zaintzaileek egindako, bultzatutako edo baimendutako sexu indarkeriaren adierazle oso espezifikoak dituzten susmoak; jaio aurreko arrisku egoerak, babes espedientea irekitzea beharrezkoa izan daitekeenean, eta jaioberriak borondatez ematen direnean, eta
  4. Fiskaltzaren eta epaitegien idatzizko komunikazioak.

Harrera eta lehen balorazioa AFArenak izanda UGZn jasotzen diren egoeretan, posible bada eta esku-hartzea bizkortze aldera, pertsona edo zerbitzu informatzaileari zuzenean AFAra jotzeko esan ahal izango zaio, egoeraren berri eman dezan.