1.3. Epeak - haurtzaroeskuliburua
Harrera, lehen balorazioa eta ikerketa babesgabetasun egoera posibleetan
1.3. Epeak
UGZek bermatu behar dute babesgabetasun egoera posibleen inguruan jasotako komunikazio guztiei lehentasunez erantzungo zaiela horiek egiteko erabili den baliabidea gorabehera (idatziz, telefono bidez, posta elektronikoz, aurrez aurre, etab.), baita fase honetako galderei berehala erantzungo zaiela ere. Hori garrantzitsua da kasu guztietan, bereziki premiazkoetan, zeinetan arlo horretan ezarritako prozeduraren arabera jardungo baita.