Harrera, lehen balorazioa eta ikerketa babesgabetasun egoera posibleetan 

1.5. Komunikazio anonimoak

Partikularrek nahiz profesionalek egindako komunikazioen kasuan, informatzaileak bere burua identifikatzeko ahalegina egingo da. 

Hala ere, baliteke pertsona batzuk familiak identifikatuko ote dituen beldur izatea (errepresalien beldur direlako, familiako kide delako, egin duenaren berri izanez gero okertu litekeen harreman bat duelako…), eta horregatik uko egiten diote identifikatzeko datuak emateari edo anonimotasuna mantentzeko eskatzen dute.

Identifikatzeko ahaleginak egin arren, pertsonak anonimoa izan nahi duela badio, errespetatu egingo da haren erabakia, eta berariaz jasoko da dagokion eginbidean. Komunikazio anonimoekin jarraitu beharreko prozedura gainerako komunikazioekin jarraitu behar den bera izango da