Harrera, lehen balorazioa eta ikerketa babesgabetasun egoera posibleetan 

1.6. Zerbitzuari edo informatzaileari erantzutea

UGZek zerbitzu edo pertsona informatzaileari abisatuko diote komunikazioa jaso dutela eta eskumenen arabera dagozkien jarduketak hasi dituztela. Hori beti da gomendagarria, pertsona partikularra, profesionala edo instituzioa den alde batera utzita.  Komunikazioek bateragarriak izan behar dute haur edo nerabeak eta haren familiak intimitaterako duten eskubidea errespetatzearekin eta informazioaren konfidentzialtasuna mantentzearekin.  Komunikazioa idatziz burutu bada, idatziz erantzun beharko da. Gainerako kasuetan, erantzuna horrela edo ahoz egin ahal izango da, egokiagotzat jotzen denaren arabera.