2.1. Helburuak - haurtzaroeskuliburua
Harrera, lehen balorazioa eta ikerketa babesgabetasun egoera posibleetan
2.1. Helburuak
Kasu batzuetan, harrera unean jasotako informazioa nahikoa izango da babesgabetasun kasu baten aurrean egin behar diren lehen hiru galderei erantzuteko:
- Babesgabetasuna dago?
- Zer-nolako larritasuna du?
- Arriskuan dago edo egon daiteke haurra edo nerabea? Beharrezkoa al da premiazko babes neurri bat hartzea?
Beste kasu batzuetan, aldiz, informazioa ez da osoa izango, nahasgarria izan daiteke edo haren fidagarritasunaren inguruko zalantzak egon daitezke. Egoera horretan, harreran bildutako informazioa egiaztatu edo osatu beharko da. Horretarako, ikerketa egingo dugu. Helburu hauek ditu:
- Harreran informazio nahiko lortu ez bada, babesgabetasuna eta larritasuna egiaztatzea.
- Premiazko babes neurriak hartzeko beharra baloratzea, eta neurri horiek proposatzea edo, behar izanez gero, hartzea.