2.8. Komunikazio faltsuen aurrean nola jardun - haurtzaroeskuliburua
Harrera, lehen balorazioa eta ikerketa babesgabetasun egoera posibleetan
2.8. Komunikazio faltsuen aurrean nola jardun
Kasu batzuetan, jakinarazpen faltsua izan dela ondorioztatzen da ikerketan. Familia nuklearreko kide batek egin badu, haur edo nerabeei eragiten dieten edo haiengan eragin negatiboa izan dezaketen familiako arazo larrien balizko adierazle gisa interpretatu behar da (adibidez, zailtasun handiak guraso, tutore edo zaintzaileen eta haur edo nerabeen arteko harremanean, banantze edo dibortzio prozesu oso gatazkatsuak, osasun mentaleko arazoak guraso, tutore edo zaintzaileren batean), eta jakinarazitakoa ez den beste babesgabetasun egoera edo zailtasun bat egon daiteke. Kasu horietan, gizarte zerbitzuek beti baloratu beharko dute zergatik egin den komunikazio faltsua, eta ikertu beharko dute ea esku-hartzea behar duen beste babesgabetasun egoeraren edo arazoren bat dagoen familian.