Harrera, lehen balorazioa eta ikerketa babesgabetasun egoera posibleetan 

2.10. Ikerketaren txostena

Ikerketa hasierako ebaluazioaren aurretik eta aparte egin bada, ikerketa txosten espezifiko bat prestatuko da. Hasierako ikerketa eta ebaluazioa aldi berean egiten diren kasuetan (3. lehentasuna), hasierako ebaluazioaren txosten integratzaile bakarra egin ahal izango da. Bertan, bildutako informazio guztia jasoko da. 

Ikerketa txostena kasuaren historian edo espedientean sartuko da, baita egin diren idatzizko komunikazio guztien kopiak eta jasotako agiri eta txosten guztiak ere. Ikerketa egin den kasu guztietan idatzi behar da, ondorioak zein izan diren kontuan hartu gabe (arriskua edo babesgabetasuna egiaztatuta egon zein ez). Babesgabetasun ertaina edo larriagoa identifikatzen denean, Balora tresnaren laburpen-orriarekin batera aurkeztuko da. 

Ikerketa txostenaren gidoia
  1. Txostenaren arrazoia. Txostena egin duen zerbitzua eta taldea identifikatzeko datuak. Hasiera eta amaiera data.
  2. Haur edo nerabea eta familia identifikatzeko datuak.
  3. Kasuan burututako jarduketak.
  4. Metodologia
  5. Lortutako informazioa:
    1. Haur edo nerabeak familian jasotako zainketa eta tratu mailari dagokionez
    2. Guraso, tutore edo zaintzaileen elkarlana 
    3. Bestelako informazio garrantzitsua
  6. Ikerketaren ondorioak: 
    1. Identifikatutako babesgabetasun egoerak, tipologiak eta larritasuna 
    2. Haur edo nerabearen zaintza egokiko eremuak 
    3. Bestelako informazioa 
  7. Jarduketa proposamena / Jarraitu behar den jarduketa
  8. Erantsitako dokumentazioa (sartu, hala badagokio, Balora tresnaren laburpen-orria)
  9. Sinadurak