Udaleko gizarte zerbitzuen esku-hartzea arrisku ertaineko egoera baieztatuetan

1.7. Hasierako ebaluazioaren ondorioak: balorazioa eta proposamena

Hasierako ebaluazioaren txostena amaitzeko, balorazio eta proposamenaren apartatua izango du amaieran. Alderdi hauek laburbilduko dira bertan:

  1. Haur edo nerabea zer egoeratan dagoen garapenaren eremu guztietan, zenbateraino zaintzen duten eta zenbateraino betetzen dituzten haren premiak, funtzionamendu eremu egokiak eta indarguneak, defizitak, zaurgarritasun eta larritasun faktoreak.  

  2. Kausazko faktoreak edo babesgabetasun egoerarekin lotutakoak. 

  3. Familiako kideen harremanean eta funtzionamenduan baliabide eta alderdi positiboak, baita haur edo nerabearen, familiaren eta inguruko elementu babesleak ere.  

  4. Familiako kideek arazoaren inguruan zenbaterainoko kontzientzia duten eta zenbateraino ari diren laguntzen gizarte zerbitzuen esku-hartzean. 

  5. Gurasoen gaikuntzarako pronostikoa

  6. Haur edo nerabeari eta familiari laguntzeko eta haiekin esku hartzeko beharrak eta lortu nahi diren helburuak. 

  7. Esku hartzeko zer baliabide proposatzen diren eta zer epe aurreikusten diren.