1.7. Hasierako ebaluazioaren ondorioak: balorazioa eta proposamena - haurtzaroeskuliburua
Udaleko gizarte zerbitzuen esku-hartzea arrisku ertaineko egoera baieztatuetan
1.7. Hasierako ebaluazioaren ondorioak: balorazioa eta proposamena
Hasierako ebaluazioaren txostena amaitzeko, balorazio eta proposamenaren apartatua izango du amaieran. Alderdi hauek laburbilduko dira bertan:
-
Haur edo nerabea zer egoeratan dagoen garapenaren eremu guztietan, zenbateraino zaintzen duten eta zenbateraino betetzen dituzten haren premiak, funtzionamendu eremu egokiak eta indarguneak, defizitak, zaurgarritasun eta larritasun faktoreak.
-
Kausazko faktoreak edo babesgabetasun egoerarekin lotutakoak.
-
Familiako kideen harremanean eta funtzionamenduan baliabide eta alderdi positiboak, baita haur edo nerabearen, familiaren eta inguruko elementu babesleak ere.
-
Familiako kideek arazoaren inguruan zenbaterainoko kontzientzia duten eta zenbateraino ari diren laguntzen gizarte zerbitzuen esku-hartzean.
-
Haur edo nerabeari eta familiari laguntzeko eta haiekin esku hartzeko beharrak eta lortu nahi diren helburuak.
-
Esku hartzeko zer baliabide proposatzen diren eta zer epe aurreikusten diren.