4.1. Irizpideak - haurtzaroeskuliburua
Udaleko gizarte zerbitzuen esku-hartzea arrisku ertaineko egoera baieztatuetan
4.1. Irizpideak
Salbuespenezko kasuak egon daitezkeen arren, honako irizpide hauek erabiliko dira haurrak UGZetan duen espedientea ixteko:
- Babesgabetasun egoera desagertu, eta ez da epe laburrean berriro agertzeko arriskurik baloratu. Haur edo nerabea familia etxean bizi da, eta zaintza egokia jasoko duela eta oinarrizko premiak aseta izango dituela ziurtatzeko bermeak daude. Bilakaera positiboa izan da familiaren egoeran, eta babesgabetasun egoera desagertu egin da. Ez da beharrezkoa laguntzeko edo jarraipena egiteko esku-hartzearekin jarraitzea UGZren aldetik.
- Babesgabetasuna eragiten duen pertsona heldua jada ez da familia etxean bizi, eta ez da haur edo nerabearekin kontaktuan egongo. Ez da egoera errepikatzeko arriskurik baloratu.
- Kasua bideratu egin da eta AFAk hartu du bere gain. *
- Haur edo nerabea adin nagusitasunera iritsi da. Laguntzarik behar badu, zerbitzu komunitario egokietara bideratuko da (halakorik badago).
- Nerabeak 16-18 urte artean ditu, legez edo egitez emantzipatuta dago (eta ez dago erakunde publikoaren tutoretzapean) eta modu autonomoan bizitzeko gai da.
- Haur edo nerabea adoptatu egin dute.
- Haur edo nerabea hil egin da.
- Haur edo nerabeak eta familiak bizilekuz aldatu dute; beste udalerri, lurralde, autonomia erkidego edo herrialde batera joan dira modu egonkorrean.
UGZek espedientea irekita izaten jarraitu ahal izango dute, familian beste behar mota batzuk daudelako.
* Kasu plana familia babestera edo berrintegratzera bideratzen denean, kasu koordinatzailearen bitartez, AMFk NNAren eta familiaren bilakaeraren berri emango dio aldizka SSMri.