4.2. Prozedura - haurtzaroeskuliburua
Udaleko gizarte zerbitzuen esku-hartzea arrisku ertaineko egoera baieztatuetan
4.2. Prozedura
UGZetako erreferentziazko profesionalak espedientea ixtea egokia izan daitekeela balioesten duenean, hura ixteko prozedurarik onena zein den eta zer epe aurreikusten diren ere aztertuko du.
Dagozkion jakinarazpenak/komunikazioak bidaltzeaz gain, erreferentziazko profesionalak formalki amaituko du esku-hartzea familiarekin, haur edo nerabearekin eta kasuan garrantzitsuak diren zerbitzu edo profesional guztiekin. Ahal den guztietan, haur edo nerabearekin eta familiarekin elkarrizketa pertsonala eginda amaituko da. Ezinezkoa bada, idatziz egingo da.
Kasua beste zerbitzu edo erakunde batera bideratu behar bada, itxieraren jakinarazpena bideratze dokumentuan bertan egingo da.
Itxiera txosten labur bat prestatu, eta espedientean jasoko da. Bertan, espedientea ixteko arrazoiak eta egin diren kudeaketa teknikoak eta administratiboak adieraziko dira, baita bideratzearen datuak ere (bideratzerik egin bada). Prozesuaren fase honetan bidalitako edo jasotako jakinarazpen eta txosten guztien kopia erantsiko da.