1.1. Jaso, Baloratu eta Orientatzeko Atala (JBOA) - haurtzaroeskuliburua
Adingabeen eta Familiaren Arloaren antolaketa, barne funtzionamendua eta organo erabakitzaileak
1.1. Jaso, Baloratu eta Orientatzeko Atala (JBOA)
Atalaren eginkizunak dira:
- Arrisku larriko egoerei edo legezko babes neurria (tutoretza edo zaintza) behar izan dezaketen egoerei buruzko komunikazio eta jakinarazpen guztiak jasotzea:
-
UGZko jakinarazpenak. *
-
UGZez bestelako iturrietatik zuzenean egindako komunikazioak. **
Honako hauen inguruan premiazko babes neurria, komunikazioak edo jakinarazpenak behar direla diruditen egoera guztiak sartzen dira: inoren kargura ez dauden adingabe migratzaileak; haur edo nerabearen guraso, tutore edo zaintzaileek egindako, bultzatutako edo baimendutako sexu indarkeriaren adierazle oso espezifikoak dituzten susmoak; jaio aurreko arrisku egoerak, babes espedientea irekitzea beharrezkoa izan daitekeenean, eta jaioberriak borondatez ematen direnean adopzioan.
- Autonomia erkidegoen, herrialdeen, fiskaltzaren eta epaitegien informazio eskaerak edo bestelako idatzizko komunikazioak jasotzea eta horiei erantzutea.
- Aurreko kasuetan (arrisku larriko egoera posibleen edo legezko babes neurria behar izan dezaketen egoeren komunikazioak eta jakinarazpenak, eta bestelako autonomia erkidego edo herrialdeen, fiskaltzaren eta epaitegien eskaera edo idatzizko komunikazioak):
- Hala badagokio, espedientea irekitzea edo berriro irekitzea.
- Dagozkion eginbideak gauzatzea, zentro batean sartzea edo harrera egitea proposatuta, eta behar diren administrazio ekintzak izapidetzea.
- Kasuaren ikerketa eta hasierako ebaluazioa burutzea edo osatzea, hala dagokionean, eta AFAk koordinatutako arreta behar duten haur edo nerabeentzako kasu plana proposatzea.
- Kasua koordinatzea, babes espedientea duten eta egoera hauetan dauden haur edo nerabeen kasuan:
- Familia edo egoitza harrerara premiaz edo behin-behinean pasatu ondoren oraindik hasierako ebaluazio fasean eta kasu plana prestatu gabe daude.
- Jatorrizko familiatik familia edo egoitza harrerara igaro dira, gurasoak edo legezko arduradunak aldi baterako ezinduta daudelako. Sei hilabete baino gutxiagoko epean familiara itzuliko direla aurreikusten da. Denbora horren ondoren, AFAko espedientea itxiko da.
- Inoren kargura ez dauden adingabe migratzaileak, lehen harrera eta balorazio fasean daudenak.
- Zigor legearekin gatazkan dauden hamalau urtetik beherako pertsonen balorazio soziofamiliarra egitea, zehazki adingabeok fiskaltzatik bideratu direnean sexu izaerako indarkeria ekintzak gauzatzeagatik, sexu askatasunaren edo sexu ukigabetasunaren aurkako delitu izan daitezkeenean, edo genero indarkeria dakarten indarkeria ekintzak gauzatzeagatik (HNLren 147. art.).
- Jaioberriak adopzioan borondatez emateko eskaerak baloratzea eta izapidetzea.
- Abandonatutako jaioberrien harrera izapidetzea, bai eta haien tutoretza hartzeko izapideak eta dagokion jakinarazpena egitea ere, eta, kasua bada, erregistro zibilean inskribatzea.
- Zentroetan garatutako harrera eta larrialdi programaren, inoren kargura ez dauden adingabe migratzaileentzako programaren eta babesgabetasuna ikertzeko eta balioesteko programaren esku-hartze teknikoaren alderdi guztiak gainbegiratzea. AFAko beste atalei laguntza teknikoa ematea programa horiekin lotutako prozesu eta egitekoei dagokienez.
- AFA UGZekin eta kanpoko detekzio iturriekin koordinatzea.
*AFAra iristen diren UGZko jakinarazpenen ehuneko handi batek jada eginda izango dituzte ikerketa eta hasierako ebaluazioa, eta, kasua bada, jarduketa proposamena. Beste batzuetan, aldiz, UGZn ez dute ezagutuko kasua, eta, beraz, informazio gutxiago izango da.
HNLren. 172.1 eta 172.5 art.: “1. Babesgabetasun-egoera posibleak udaletako gizarte-zerbitzuei komunikatzen zaizkienean, zerbitzu horiek kasua hartu beharko dute eta lehen ikerketa eta detektatutako egoeraren hasierako balorazioa egin beharko dituzte. 5. Egindako balorazioaren esparruan edo balorazio-prozesuan bertan arrisku larriaren zantzuak antzematen badira edo desanparo-egoera posible bat antzematen bada, eta egoera horretan premiazko babeseko esku-hartzea beharrezkoa dela uste bada, haurra edo nerabea bizi den lurralde historikoan eskumena duen foru-aldundiko pertsona adingabeak babesteko lurralde-zerbitzura bideratu beharko da; hark kasua hartu, ikertu eta balorazio osagarria egin beharko ditu, larritasuna zehazteko”.
** 2/2024 Legearen 172.2 artikulua: “Kasua zuzenean komunikatu bazaie haurrak eta nerabeak babesteko foru-aldundietako lurralde-zerbitzuei, zerbitzu horiek dagokion udalera bideratuko dituzte, pertsona adingabearen bizilekuaren arabera, salbu eta komunikatutako gertakariak hain larriak badira, non pertsona adingabea arrisku larrian edo desanparo-egoeran dagoela susmatzen den; kasu horretan, lurralde-zerbitzuek eurek egingo dute balorazioa”.