1.5. AFAko atalen eginkizun komunak - haurtzaroeskuliburua
Adingabeen eta Familiaren Arloaren antolaketa, barne funtzionamendua eta organo erabakitzaileak
1.5. AFAko atalen eginkizun komunak
Aurrekoaz gain, AFAko atal bakoitzari dagokio:
- Bertako ataletatik koordinatzen diren haur edo nerabeen kasuan:
- Ministerio Fiskalari bidaltzea legezko babes neurria (arrisku adierazpena, zaintza edo tutoretza) duten haurren edo nerabeen kasu planaren berrikuspena, indarreko legerian ezarritako epeetan.
- Zaintza behin-behinean familia zabalera edo hurbilekora eskuordetzea baloratu eta, kasua bada, proposatzea, harrerarako egokitasuna balioetsi arte, horretarako ezarritako irizpideen eta prozeduraren arabera (ikusi kasu horietarako kasuaren koordinazioari buruzko irizpideak).
- Fiskaltzaren eta epaitegien edo beste erakunde edo instituzio batzuen informazio eskaerei erantzutea.
- Adin nagusitasunera iritsitakoan kasuaren koordinazioarekin jarraitzea, AFAn espedientea irekita dagoen bitartean.
- HNZBTk espedientea ixteko erabakia hartu ondoren, UGZra bideratzea eta harekin koordinatzea, udal baliabideetatik esku-hartzearekin edo jarraipenarekin jarraitzea beharrezkoa dela balioesten denean, edo, hala badagokio, beste lurralde historiko edo autonomia erkidego batzuetara bideratzea.
- Gerora sortutako babesgabezia egoerak baloratzea, eta, kasua bada, tutoretza hartzea proposatzea.
- Erregistro Zibilari tutoretzak hartu izanaren eta azkendu izanaren ziurtagiria bidaltzea, inskripzioak egiteko.
- Proposatutako babes neurriak materialki betearaztea.
- Erabiltzaileek egindako kexak eta eskaerak baloratzea eta erantzutea, horretarako ezarritako epeetan.
- Batzordeei informazioa eta laguntza administratiboa eta teknikoa ematea, proposamen egokiak egiteko edota hartutako ebazpenak betearazteko.
- Bere eskumeneko batzorde eta foro guztietan parte hartzea.