Adingabeen eta Familiaren Arloaren antolaketa, barne funtzionamendua eta organo erabakitzaileak

1.5. AFAko atalen eginkizun komunak

Aurrekoaz gain, AFAko atal bakoitzari dagokio:  

- Bertako ataletatik koordinatzen diren haur edo nerabeen kasuan: 

  • Ministerio Fiskalari bidaltzea legezko babes neurria (arrisku adierazpena, zaintza edo tutoretza) duten haurren edo nerabeen kasu planaren berrikuspena, indarreko legerian ezarritako epeetan.  
  • Zaintza behin-behinean familia zabalera edo hurbilekora eskuordetzea baloratu eta, kasua bada, proposatzea, harrerarako egokitasuna balioetsi arte, horretarako ezarritako irizpideen eta prozeduraren arabera (ikusi kasu horietarako kasuaren koordinazioari buruzko irizpideak). 
  • Fiskaltzaren eta epaitegien edo beste erakunde edo instituzio batzuen informazio eskaerei erantzutea.   
  • Adin nagusitasunera iritsitakoan kasuaren koordinazioarekin jarraitzea, AFAn espedientea irekita dagoen bitartean.  
  • HNZBTk espedientea ixteko erabakia hartu ondoren, UGZra bideratzea eta harekin koordinatzea, udal baliabideetatik esku-hartzearekin edo jarraipenarekin jarraitzea beharrezkoa dela balioesten denean, edo, hala badagokio, beste lurralde historiko edo autonomia erkidego batzuetara bideratzea.  
  • Gerora sortutako babesgabezia egoerak baloratzea, eta, kasua bada, tutoretza hartzea proposatzea. 
  • Erregistro Zibilari tutoretzak hartu izanaren eta azkendu izanaren ziurtagiria bidaltzea, inskripzioak egiteko.  
  • Proposatutako babes neurriak materialki betearaztea. 
  • Erabiltzaileek egindako kexak eta eskaerak baloratzea eta erantzutea, horretarako ezarritako epeetan.  

- Batzordeei informazioa eta laguntza administratiboa eta teknikoa ematea, proposamen egokiak egiteko edota hartutako ebazpenak betearazteko. 

- Bere eskumeneko batzorde eta foro guztietan parte hartzea.