2.2. Taldeko arduradun teknikoak - haurtzaroeskuliburua
Adingabeen eta Familiaren Arloaren antolaketa, barne funtzionamendua eta organo erabakitzaileak
2.2. Taldeko arduradun teknikoak
Taldeko arduradun teknikoak zuzenean daude AFAko zuzendariordetza teknikoaren mende, eta, beren eskumeneko gaietan, eginkizun hauek betetzen dituzte:
- Atxikita dauden ataleko lanpostuak zuzendu, betearazi eta kontrolatzea; kontrol hori emaitzen mailakoa eta berehalakoa izango da.
-
Beharrak hautemateari lotutako azterlanak eta txostenak prestatzea, eta atalaren jarduketa ildoak eta helburuak lantzea.
-
Bere eskumeneko gaien inguruko espedienteen administrazio ebazpeneko proposamenak egitea.
-
Ataleko kasuei arreta emateko zerbitzu itundu, kontratatu eta hitzartuak ematen dituzten kanpoko taldeen funtzionamenduaren eta antolaketaren alderdi teknikoak koordinatzea eta gainbegiratzea.
Oro har zehaztutako eginkizun horiez gain, taldeko arduradun teknikoek eginkizun hauek izango dituzte atxikita dauden ataletan:
-
Helburuak ezartzea atalari atxikitako langileekin.
-
Egitekoak banatzea atalari atxikitako administrazio orokorreko eta bereziko langileekin.
-
Atalaren beharrak eta funtzionamendua ebaluatzea.
-
Talde lana eta diziplinartekoa dinamizatu, sustatu eta bultzatzea
-
Kasuaren koordinazioa esleitzea.
-
Egoera berezietan kasuaren koordinazioaz zer atal arduratuko den aztertu eta erabakitzea dagokion taldeko arduradun teknikoarekin batera.
-
Atalari esleitutako kasu koordinatzaileen lana gainbegiratzea eta laguntza teknikoa ematea, esleituta dituzten eginkizun eta egintekoak bete ditzaten.
-
Lana burutzeko garrantzitsua den informazio guztia helaraztea ataleko teknikariei eta taldeei.
-
Fiskaltzari aurkeztutako txostenak gainbegiratzea.
-
HNZBTri aurkeztuko zaizkion proposamenak gainbegiratzea.
-
Atalak artatzen dituen kasuetan esku hartzeko proposamenak HNZBTri aurkeztea. Hala badagokio, kasua baloratu edo kasuan esku hartu duten ataleko teknikarien laguntza izango da.
-
Kasuak atalen artean helarazteko beharrezkoak diren kudeaketak prestatu, adostu eta egitea.
-
Atalaren jarduna arloko gainerako atalekin koordinatzea.