2.3. Kasu koordinatzaileak - haurtzaroeskuliburua
Adingabeen eta Familiaren Arloaren antolaketa, barne funtzionamendua eta organo erabakitzaileak
2.3. Kasu koordinatzaileak
AFAko atalei atxikitako unibertsitateko teknikari graduatuak izango dira, eta honako eginkizun hauek izango dituzte:
- Atalari esleitutako kasuak koordinatzea.
-
Arduradunek honako alderdi hauen harira esleitzen dizkieten beste eginkizun batzuk:
- Programa propioak diseinatzea, garatzea edo gauzatzea, edo UGZekin edo zerbitzu komunitarioen sarearekin koordinatuta.
- Harrera edo adopzioaren eskatzaile edo interesdunei arreta ematea, horiek baloratzea eta hautatzea.
- AFAren mendeko kanpoko zerbitzu itundu, kontratatu edo hitzartuei laguntza ematea eta haien jarraipen teknikoa egitea.
- Lotura duten beste jarduera batzuk.
Taldeko arduradun teknikoek beren ataleko teknikarien artean banatuko dute lana, eta pertsona bakoitzak zer zeregin zehatz bete behar dituen erabakiko dute, bakoitzaren prestasunaren eta unean uneko beharren arabera