3.3. Sarean eta UGZrekin lan egitea - haurtzaroeskuliburua
Adingabeen eta Familiaren Arloaren antolaketa, barne funtzionamendua eta organo erabakitzaileak
3.3. Sarean eta UGZrekin lan egitea
Arestian aipatutako egitekoak betetzeko, babes espedientea duten haur eta nerabeekin eta familiekin lotutako zerbitzu komunitarioen sarearekin koordinazio estuan egin beharko du lan AFAk, haren esku hartzearen aurretik, bitartean eta ondoren. Horien artean daude hezkuntza eta osasun zerbitzuak, helduen eta haur eta gazteen osasun mentaleko zerbitzuak, segurtasun indar eta kidegoak, adingabeen fiskaltza eta beste organo judizial batzuk. Horien legezko betebeharrak indarrean dagoen legedian daude ezarrita.
Sareko lanean, AFA eta UGZ koordinatzea oso garrantzitsua da.