4.1. Barne koordinazioko sistemak - haurtzaroeskuliburua
Adingabeen eta Familiaren Arloaren antolaketa, barne funtzionamendua eta organo erabakitzaileak
4.1. Barne koordinazioko sistemak
AFAko profesionalen, taldeen eta atalen artean barne koordinazio egokia izatea ezinbestekoa da bakoitzak eta arlo osoak modu eraginkorrean funtziona dezan. Hori lortzeko, sistema hauek ezarriko dira (eskuliburu honetaz gain):
- Aldizkako barneko bilerak
- Atal bakoitzeko taldeko arduradun teknikoa eta teknikariak astean behin bilduko dira, gehienez ere lau orduz, (a) informazio garrantzitsua partekatzeko, (b) atalera iritsi diren kasu berriei buruzko informazioa emateko, eta, hala badagokio, horien koordinazioa esleitzeko, (c) konplexutasun eta zailtasun bereziko kasuak aztertzeko eta berrikusteko, eta (d) ataleko taldeko arduradun teknikoak edo taldeak garrantzitsutzat jotzen dituen beste gai batzuk aztertzeko.
- Taldeko arduradun teknikoa hilero bilduko da kasu koordinatzaile bakoitzarekin, teknikari horrek koordinatzen dituen kasuak aztertzeko eta berrikusteko, eta prestatu dituen kasu planaren proposamenak gainbegiratzeko (HNZBTri aurkeztu ala ez). *
- AFAko lau ataletako taldeko arduradun teknikoak astero bilduko dira arloko zuzendariordetza teknikoarekin.
Bilera horiek guztiak aldez aurretik zehaztutako gai zerrenda batekin egin beharko dira.
Aldizkako koordinazio bilera horiez gain, beharrezko bilera guztiak egingo dira, teknikariek, taldeko arduradun teknikoek edo arloko zuzendariordetzak deituta.
-
Eginkizunen banaketan edo AFAren jarduketa prozedura edo irizpideetan egon daitezkeen aldaketak berehala eta idatziz jakinaraziko zaizkie teknikariei. Beharrezkoa bada, informazio bilerak egingo dira. Arloko zuzendariordetzaren eta taldeko arduradun teknikoen ardura izango da eginkizun hori.
-
AFAk berak diseinatutako eta AFArentzat diseinatutako prestakuntza eta truke teknikoko jarduerak sustatzea —bertako teknikari eta arduradunek parte hartuko dute horietan—.
Aurrekoaz gain, ataletako teknikarien arteko komunikazio kanalek etengabe egon behar dute irekita, komunikatzea eta harremanetan egotea erraza dela ziurtatzeko. Ataletako teknikariak zuzenean komunikatu ahal izango dira elkarrekin, elkarlanean aritu ahal izango dira eta laguntza teknikoa eman ahal izango diote elkarri kasu batean esku hartzeko prozesuaren edozein unetan, esaterako:
- Atal batetik bestera bideratu aurretik, bideratzea egokia den ala ez baloratzeko, bideratzeko baldintzak adosteko, familiari eta haur edo nerabeari, UGZei eta abarri aldaketa planteatzeko estrategia bateratua zehazteko.
- Bideratzearen unean.
- Esku hartzeko prozesuaren beste edozein unetan, beste atal bateko kideen iritzia, aholkularitza edo laguntza teknikoa izatea egokitzat jotzen den kasu batean.
AFAko eta hura osatzen duten ataletako arduradunek lankidetza harremanak eta koordinazio formala eta informala ahalbidetu eta sustatu beharko dituzte ataletako teknikarien artean.