Adingabeen eta Familiaren Arloaren antolaketa, barne funtzionamendua eta organo erabakitzaileak

5.1. Osaera

Otsailaren 25eko 7/2025 Foru Dekretuaren 4. artikuluan dago araututa HNZBTren osaera. Honako hauek osatuko dute:

  1. Batzordeburua: AFAren zuzendariordea izango da.  
  2. Bokalak: AFA osatzen duten ataletako taldeko arduradun teknikoak.
  3. Idazkaria: AFAko administrazio arloko pertsona bat izango da, arlo horretako zuzendariordetzak izendatua.

Gai espezifikoak eta/edo konplexuak landu behar direlako espezialistek edo teknikariek parte hartzeko beharra dagoenean, batzordeburuak gonbidatu ahal izango ditu, bere ekimenez edo batzordeko kideek eskatuta. Ez dute boto eskubiderik izango.