Adingabeen eta Familiaren Arloaren antolaketa, barne funtzionamendua eta organo erabakitzaileak

5.4. HNZBTri proposamenak aurkeztea: laburpen-taula, epeak eta formatua

HNZBTrentzako proposamenak kasu koordinatzaileek prestatuko dituzte. Aldez aurretik aurkeztuko zaizkio ataleko taldeko arduradun teknikoari, oniritzia eman dezan. HNZBTri kasu plana edo identifikazio datuak, informazio garrantzitsua eta proposamena jasotzen dituen txosten teknikoa bidaliko zaio, plana egin baino hamar egun lehenago gutxienez, premiazko kasuetan izan ezik 

HNZBTtik igaro behar duten proposamenak HNZBTtik igaro behar ez duten proposamenak
Legezko babes neurriak (arrisku adierazpena, zaintza, tutoretza) dakartzaten espedienteak irekitzea AFAn Gainerako espediente irekierak AFAn
Legezko babes neurria edo hura gauzatzeko modua hartzea edo aldatzea dakarten proposamenak, familia harreraren modalitatea aldatzea barne  

 

Atalez aldatzea dakarten proposamenak  

 

JBOAren kasu planen proposamenak, “Helburua zehazteke: Esku-hartzeko balorazioa” gisa sailkatuak

 

Honako hauek martxan jartzea, luzatzea (ez jarraitzea) eta amaitzea/geldiaraztea: 

 

  • Gizarte eta hezkuntza programa eguneko zentroan   
  • Egoitza harrerako baliabideak 
  • Guraso bakarreko familientzako eta haurdun dauden emakumeentzako egoitza arretako Ondoan programa 
  • Bizitza independenterako Hegan programa 

Honako hauek martxan jartzea, jarraitzea, luzatzea eta amaitzea: 

 

  • Babesgabetasuna ikertzeko eta baloratzeko programa 
  • Familian hezkuntzaren arloko esku-hartzea egiteko programa  
  • Laguntza psikologikoko programa  
  • Familia harreran laguntzeko programa  
  • Bisiten Unitatearen zerbitzua 
  • Konpentsazioak eta laguntza ekonomikoak 

 

AFAren mendeko gainerako programa eta baliabide espezializatuen jarraitutasuna

Familia harrera ematea, etetea eta geldiaraztea  
Egoitza harrerako zentroa aldatzea  
Guraso ahala kentzeko eta adopzio prozedura hasteko proposamenak egitea epaitegian  

Harrerarako egokitasunaren adierazpenak (bai edo ez)  

 

Adopziorako egokitasunaren adierazpenak (bai edo ez)

 
Espediente itxierak AFAn  

 

AFAko ataletako taldeko arduradun teknikoek egokitzat jotzen duten beste edozein proposamen