1.2. AFAren eskumenak - haurtzaroeskuliburua
Adingabeen eta Familiaren Arloaren esku-hartzeko faseak arrisku larriko edo babesgabeziako egoeretan
1.2. AFAren eskumenak
Pertsona partikularrek, profesionalek edo zerbitzuek UGZetara jotzen dute normalean babesgabetasun egoera posibleei buruzko komunikazioak egiteko; horretarako aukera nagusia dira. AFAk partikular, profesional edo zerbitzuen komunikazioak eta jakinarazpenak jasoko ditu, gai hauei buruz:
- Dirudienez premiazko babes neurri bat behar duten egoerak.
- UGZez bestelako iturrietatik zuzenean AFAri egindako komunikazioak, arrisku larriko edo babesgabeziako egoera bat susmatzeko moduko larritasuna duten gertaerei buruzkoak (HNLren 172.2 art.).
- Inoren kargura ez dauden adingabe migratzaileak; haur edo nerabearen guraso, tutore edo zaintzaileek egindako, bultzatutako edo baimendutako sexu indarkeriaren adierazle oso espezifikoak dituzten susmoak; jaio aurreko arrisku egoerak, babes espedientea irekitzea beharrezkoa izan daitekeenean, eta jaioberriak borondatez ematen direnean adopzioan (egoera horiek jarduketa protokolo espezifikoa dute).
- Fiskaltzaren eta epaitegien idatzizko komunikazioak.
Arestian aipatutako egoerak UGZn jasotzen direnean, posible bada eta esku-hartzea bizkortze aldera, pertsona edo zerbitzu informatzaileari zuzenean AFAra jotzeko esan ahal izango zaio, egoeraren berri eman dezan.