1.6. Zerbitzuari edo informatzaileari erantzutea - haurtzaroeskuliburua
Adingabeen eta Familiaren Arloaren esku-hartzeko faseak arrisku larriko edo babesgabeziako egoeretan
1.6. Zerbitzuari edo informatzaileari erantzutea
AMFk zerbitzuari edo informatzaileari jakinaraziko dio jakinarazi duen kasua artatzen ari den edo artatzeko asmoa duen. Hori beti da gomendagarria, pertsona partikularra, profesionala edo instituzioa den alde batera utzita. Komunikazioek bateragarriak izan behar dute haur edo nerabeak eta haren familiak intimitaterako duten eskubidea errespetatzearekin eta informazioaren konfidentzialtasuna mantentzearekin. Komunikazioa idatziz burutu bada, idatziz erantzun beharko da. Gainerako kasuetan, erantzuna horrela edo ahoz egin ahal izango da, egokiagotzat jotzen denaren arabera.