1.1. Helburuak - haurtzaroeskuliburua
Adingabeen eta Familiaren Arloaren esku-hartzeko faseak arrisku larriko edo babesgabeziako egoeretan
1.1. Helburuak
Hauexek dira fasearen helburuak:
- Jakinarazitako egoera AFAren eskumena den edo izan daitekeen edo beste zerbitzu batzuek artatu behar duten zehaztea.
- Kasuaren ikerketa eta ebaluazioa zer lehentasun mailarekin hasi behar den zehaztea.
- Premiazko jarduketa bat behar den edo behar izatea posible den baloratzea eta, hala badagokio, beharrezkoak diren premiazko babes neurriak hartzera bultzatzea.
Jasotako informazioa babesgabetasun larriko egoera posible bati buruzkoa bada, baina haurra edo nerabea identifikatzeko edo aurkitzeko nahikoa ez bada, kasua UGZei eta segurtasun indar eta kidegoei jakinaraziko zaie, laguntza eskatzeko. Jakinarazpen hori erregistratu egingo da, nahiz eta haurraren edo nerabearen identifikazio edo kokapen daturik ez izan; kudeaketa horien emaitzaren zain geratuko dira, eta horren arabera jardungo dute gero. Hiru hilabete ondoren ahalegin horiek emaitzarik eman ez badute, AFAren esku-hartzeari amaiera emango zaio.