2.10. Ikerketaren txostena - haurtzaroeskuliburua
Adingabeen eta Familiaren Arloaren esku-hartzeko faseak arrisku larriko edo babesgabeziako egoeretan
2.10. Ikerketaren txostena
Ikerketa hasierako ebaluazioaren aurretik eta aparte egin bada, ikerketa txosten espezifiko bat prestatuko da. Hasierako ikerketa eta ebaluazioa aldi berean egiten diren kasuetan (3. lehentasuna), hasierako ebaluazioaren txosten integratzaile bakarra egin ahal izango da. Bertan, bildutako informazio guztia jasoko da.
Ikerketa txostena kasuaren espedientean sartuko da, baita egin diren idatzizko komunikazio guztien kopiak eta jasotako agiri eta txosten guztiak ere. Ikerketa egin den kasu guztietan idatzi behar da, ondorioak zein izan diren kontuan hartu gabe (arriskua edo babesgabetasuna egiaztatuta egon zein ez). Babesgabetasun tipologiaren bat detektatzen denean, Balora tresnaren laburpen-orria erantsiko da.
| Ikerketa txostenaren gidoia | |
|---|---|
|
|