2.4. Lehentasun mailak ikerketan - haurtzaroeskuliburua
Arrisku larriko edo babesgabetasuneko egoeretan Adingabearen eta Familiaren Arloak esku hartzeko faseak
2.4. Lehentasun mailak ikerketan
Ikerketaren lehentasun mailak hura hasteko eta amaitzeko zer-nolako premia dagoen adierazten du, bai eta zer fokurekin egin behar den ere. Hiru lehentasun maila bereizten dira.
LEHENTASUN MAILAK IKERKETAN*
| 1 | Berehala ikertu behar da. Eskuragarri dagoen informazioaren arabera:
|
Ikerketa —kasu hauetan AFAren ardura da— harrera egin eta berehala hasiko da, eta ahalik eta lasterren amaituko da, ikerketa hasi eta gehienez 3 egun naturaleko epean. |
| 2 | Eskuragarri dagoen informazioaren arabera:
|
Ikerketa harrera egiten denetik gehienez 5 egun naturaleko epean hasiko da, eta ahalik eta lasterren amaituko da, ikerketa hasi eta gehienez 15 egun naturaleko epean. |
| 3 | Eskura dagoen informazioarekin ez da susmatzen haur edo nerabearen oinarrizko osasun eta segurtasunerako mehatxurik dagoenik. Informazio horren arabera, arriskua ez da handituko familiaren baldintzek bere horretan jarraitzen badute. |
Ikerketa harrera egiten denetik gehienez 15 egun naturaleko epean hasiko da, eta ahalik eta lasterren amaituko da, ikerketa hasi eta gehienez ere 45 egun naturaleko epean. Hasierako ebaluazioarekin batera egiten denean, harrera egin eta gehienez 12 astetan osatuko dira bi prozesuak. |
1. eta 2. lehentasunetan, ikerketaren hasierako fokua haurraren edo nerabearen oinarrizko osasunerako eta osotasunerako arriskutsua izan daitekeen babesgabetasun handia edo oso handia dagoen eta, ondorioz, premiazko babes neurri bat beharrezkoa izan daitekeen identifikatzea izango da. Lehentasun maila horietan, ikerketa amaitzeko epeetaz ari garenean premiazko babes jarduketa egitea beharrezkoa den ala ez zehazteaz, eta, beharrezkoa izanez gero, hura egiteaz ari gara, alde batera utzita AFAren ebazpenaren izapide administratiboa burutzeko —arin gauzatu beharko da— denbora gehiago behar izatea. Haur edo nerabearen segurtasuna bermatu ondoren, ikerketa osatuko da. Hasierako ebaluazioarekin batera egin ahal izango da, kasua bada, hasierako ebaluaziorako ezarritako epeekin.
Kasu guztietan, ikerketa ahalik eta azkarren hasi eta amaituko da, eta sei urtetik beherako edo zaurgarritasun bereziko haurren kasuan, epeak ez agortzen saiatuko da.
UGZtik AFAra edo, alderantziz, bideratutako kasuetan, ikerketari eta/edo hasierako ebaluazioari buruzko informazioa dagoenean, zerbitzu hartzaileak informazio hori osatu ahal izango du, beharrezkoa izanez gero, baina inola ere ez da bikoiztuko informazioa biltzeko prozesurik edo zerbitzu bideratzaileak dagoeneko gauzatutako jarduketarik.
* Ikerketa lehentasun-maila jakin batekin hasi ondoren, gorago edo beherago adierazitako egoeraren baten berri izanez gero, epeak birkalifikatu eta egokituko dira.