3.1. Helburuak - haurtzaroeskuliburua
Adingabeen eta Familiaren Arloaren esku-hartzeko faseak arrisku larriko edo babesgabeziako egoeretan
3.1. Helburuak
Hasierako ebaluazioaren xedea haur edo nerabearen egoerari, familiari eta inguruneari buruzko informazio indibidualizatua eta osoa biltzea da, esku hartzeko proposamena egin ahal izateko. Horretarako, beharrezkoa da:
- Aldez aurretik ebaluatu ez badira, alderdi hauek ebaluatzea: haur edo nerabea zer egoeratan dagoen garapenaren eremu guztietan, familian zenbateraino zaintzen duten eta zenbateraino betetzen dituzten haren premiak. Funtzionamendu eremu egokiak eta indarguneak identifikatuko dira, bai eta defizitak eta zaurgarritasun eta larritasun faktoreak ere.
- Babesgabetasun egoera eragiten duten faktoreak edo horri lotutakoak identifikatzea, eta horien bilakaera, pisua eta elkarreragina aztertzea
- Familiako kideen harremanean eta funtzionamenduan baliabide eta alderdi positiboak identifikatzea, baita haur edo nerabearen, familiaren eta inguruko elementu babesleak ere.
- Familiako kideek arazoaren inguruan zenbaterainoko kontzientzia duten baloratzea, baita zenbateraino ari diren laguntzen ere gizarte zerbitzuen esku-hartzean.
- Gurasoen gaikuntzarako pronostikoa.
- Esku-hartzerako beharrak eta helburuak identifikatzea eta lehenestea