Adingabeen eta Familiaren Arloaren esku-hartzeko faseak arrisku larriko edo babesgabeziako egoeretan 

4.2. AFAren eskumenak

AFAri dagokio:

  1.  Arrisku larrian dauden edo legezko babes neurria duten haur eta nerabeen kasu plana diseinatzea (eta, ondoren, horren betearazpena eta aldizkako berrikuspena koordinatzea).
  2.  Familia nukleo berean bizi diren eta arrisku ertainean dauden anai-arreben kasu plana diseinatzea (eta, ondoren, horren egikaritzea eta aldizkako berrikuspena koordinatzea), baldin eta arrisku larrian dauden edo legezko babes neurria duten haur edo nerabeekiko esku-hartzea familia babestera edo berriz elkartzera bideratuta badago*. 
  3.  Kasu bereziki zailetan UGZei arreta pertsonalizatuko plana diseinatzeko aholkuak ematea, laguntza eskatzen badute. 

Bestalde, egoki denean, AFAn espedientea irekita duten haur edo nerabeen kasu planaren diseinuan (eta ondorengo berrikuspenean) parte hartuko dute UGZek. 
 

 


*Familia etxean beste anai-arreba batzuk badaude arrisku arinean edo zaurgarritasun egoeran, AFAk ez du espedienterik irekiko, ez eta kasu planik diseinatuko ere. Hala ere, horrek ez du esan nahi ez zaienik arretarik emango; aitzitik, anai-arrebek jasoko duten arretak ere mesede egingo die, eta ez da babes espedienterik irekiko beren izenean, ez daudelako babesgabetasun egoeran.