4.3. Epeak - haurtzaroeskuliburua
Adingabeen eta Familiaren Arloaren esku-hartzeko faseak arrisku larriko edo babesgabeziako egoeretan
4.3. Epeak
Kasu planaren proposamenak hasierako ebaluazioa egin eta gehienez ere sei asteko epean egin behar dira AFAn, hauek kontuan hartuta:
- Ebaluazioaren ondorioak UGZekin kontrastatu beharko dira (kasua haiek bideratu dutenean), baita guraso, tutore edo zaintzaileekin ere, eta, hala badagokio, haur edo nerabearekin.
- AFAk kasua jasotzen duen egunetik kasu plana aurkeztu eta HNZBTk onesten duen arte gehienez ere hiru hilabeteko epea egongo da —salbuespenezko egoeretan eta arrazoituta, epea beste hiru hilabete gehiagoz luzatu ahal izango da—.
Aurrekoa alde batera utzita, UGZk hasierako ebaluazio osoarekin bideratzen dituen kasuetan, gehienez ere 4 asteko epean (ahal dela lehenago), AFAk kasua hartu duten ala ez jakinarazi beharko die.
Legezko babes neurria (tutoretza edo zaintza) proposatzen denean kasu koordinatzaileak kasu plana aurkeztuko dio bere ataleko taldeko arduradun teknikoari, onar dezan. Ondoren, HNZBTri aurkeztuko zaio proposamena.