6.1. Espedientea ixteko irizpideak - haurtzaroeskuliburua
Adingabeen eta Familiaren Arloaren esku-hartzeko faseak arrisku larriko edo babesgabeziako egoeretan
6.1. Espedientea ixteko irizpideak
Salbuespenak egon daitezkeen arren —HNZBTk proposatu eta onetsi beharko ditu—, AFAko espedientea itxi egingo da honako inguruabar hauek gertatzen direnean:
- Arrisku larriko edo babesgabeziako egoera eragin zuten kausak desagertu dira. Ez dago babesgabetasunik. Haur edo nerabea jatorrizko familiarekin bizi da, eta zaintza egokia jasoko duela eta oinarrizko premiak aseta izango dituela ziurtatzeko bermeak daude. Bilakaera positiboa izan da familiaren egoeran, eta babesgabetasun egoera desagertu egin da. Familiak ez du AFAren laguntzarik behar haur edo nerabearen oinarrizko beharrak betetzeko.
- Babesgabetasunaren larritasuna gutxitu egin da, arrisku larria edo babesgabetasuna desagertu egin da, eta HNLren 221. artikuluan familia berriz elkartzeko kasuetarako ezarritako baldintzak betetzen dira. Oraindik ere babesgabetasunarekiko zaurgarritasuna, arrisku arina edo arrisku ertaina badu haur edo nerabe batek, kasua UGZra bideratuko da. Kasua UGZk hartzen duenean, espedientea itxi egingo da AFAn.
- Zaintza hartzeko arrazoiak desagertu dira.
- Adin nagusitasunera iritsi osteko laguntza eta jarraipen baliabide espezializatuak emateari utzi zaio.
- Gaztea adin nagusitasunera iritsi da. Laguntzarik behar badu, zerbitzu egokietara bideratuko da.
- Nerabeak 16-18 urte artean ditu, legez edo egitez emantzipatuta dago (eta ez dago tutoretzapean) eta modu autonomoan bizitzeko gai da.
- Haur edo nerabea adoptatu egin dute.
- Haur edo nerabea hil egin da.
- Haur edo nerabeak bizilekuz aldatu du; beste lurralde historiko, autonomia erkidego (familia harrerako kasuak salbuetsita) edo herrialde batera joan da modu egonkorrean, eta beste babes erakunde batek hartu du espedientea.