6.2. Prozedura - haurtzaroeskuliburua
Adingabeen eta Familiaren Arloaren esku-hartzeko faseak arrisku larriko edo babesgabeziako egoeretan
6.2. Prozedura
Kasu koordinatzaileak espedientea ixtea egokia izan daitekeela balioesten duenean, espedientea ixteko prozedura eta epeak ere aztertuko ditu. Proposamena ataleko arduradun teknikoari aurkeztuko dio. Ondoren, proposamena HNZBTri aurkeztuko zaio, onetsi eta, kasua bada, ebazpena eman dezan.
Dagozkion jakinarazpenak bidaltzeaz gain, kasu koordinatzaileak formalki amaituko du esku-hartzea familiarekin, haur edo nerabearekin eta kasuan garrantzitsuak diren zerbitzu eta profesionalekin. Ahal den guztietan, haur edo nerabearekin eta familiarekin elkarrizketa pertsonala eginda amaituko da. Ezinezkoa bada, idatziz egingo da.
Kasua beste zerbitzu edo erakunde batera bideratu behar bada, itxieraren jakinarazpena bideratze dokumentuan bertan egingo da. UGZra bideratzeko edo espedientea itxi dela jakinarazteko, horretarako ezarritako prozedurari jarraituko zaio. Desadostasunak badaude, HNLren 180. artikuluan eta Balora tresnan adierazitakoaren arabera tratatuko dira. Espedientean jasota geratu beharko da kasu koordinatzaileak dagozkion izapideak egin dituela UGZekin, eta horiek onespena eman dutela.