6.3. Espedientea helaraztea - haurtzaroeskuliburua
Adingabeen eta Familiaren Arloaren esku-hartzeko faseak arrisku larriko edo babesgabeziako egoeretan
6.3. Espedientea helaraztea
Bestalde, beste herrialde batzuetara helarazten denean, hemen ezarritakoa beteko da:
- 2019/1111 (EB) Erregelamendua, Kontseiluarena, 2019ko ekainaren 25ekoa, ezkontzaren eta gurasoen erantzukizunaren arloko ebazpenen eskumenari, aitorpenari eta betearazpenari eta adingabeak nazioartean osteari buruzkoa (bertsio bategina), zehazki, 82. artikulua. Europar Batasuneko estatu kide bateko organo jurisdikzionalek guraso erantzukizunaren arloan emandako ebazpenak beste estatu kide batean betearaztekoak direnean horiek betearazteari buruzkoa da artikulua.
- Haurren babesari eta nazioarteko adopzioaren arloko lankidetzari buruzko Hitzarmena, Hagan egina 1993ko maiatzaren 29an.
- Harreman diplomatikoei buruzko Vienako Konbentzioa, 1961eko apirilaren 18koa.