4.2. Aldi baterako familia harrera
| Aldi baterako familia harreraren arrakasta faktoreak |
- Haur edo nerabeak harrera onartzen du eta horretarako prestatuta dago, adinaren arabera.
- Jatorrizko familiak harrera onartzen du. Guraso, tutore edo zaintzaileek uste dute garrantzitsuak direla haur edo nerabearentzat, ez dago harrera familiaren aurkako lehiarik, eta ez dira errudun sentitzen haur edo nerabearengandik banandu behar izateagatik.
- Anai-arreben taldea batera dago, batez ere bi urte inguruko iraupena duten harreretan.
- Harrera familia prestatua/gaitua dago eta modu aktiboan laguntzen du harreran, profesionalen gomendioei jarraituta.
|
| Aldi baterako harrera familia zabalean (edo hurbilekoan) |
|
Irizpideak:
- Adinagatik eta lotura afektiboagatik edo atxikimendu harremanagatik, haur edo nerabearentzako aukera egokitzat jotzen da.
- Familia zabala prestatuta/gaituta dago, harrera eta haren behin-behinekotasuna onartzen ditu, eta aurreikusten da ez duela zailtasunik izango haur edo nerabeari beste familia batean sartzen laguntzeko, hala badagokio.
- Guraso, tutore edo zaintzaileek harrera onartzen dute, edo, kasua bada, familia zabalak haur edo nerabea babesteko gaitasuna du, aurka egon arren.
- Haur edo nerabeak harrera onartzen du eta horretarako prestatuta dago, adinaren arabera.
Arrakasta adierazleak:
- Harrera familia gai da haur edo nerabearen premiei behar bezala erantzuteko gaur egun eta etorkizunean. Ez da 25 urtetik beherako edo 65 urtetik gorako alderik egongo haur edo nerabearen eta harreragilearen artean.
- Harrera familia gai da guraso, tutore edo zaintzaileekin harreman egokiak izateko.
- Harrera familiak ez dio guraso, tutore edo zaintzaileekiko jarrera negatiborik transmititzen haur edo nerabeari.
- Harrera familiak ulertzen du gizarte zerbitzuak zergatik ari diren esku hartzen, eta elkarlanean ari da.
- Harrera familiak jarrera harkorra du profesionalen esku-hartzerako, bai eta laguntza eskatzeko gaitasuna ere.
|
| Aldi baterako harrera beste familia batean |
|
Irizpideak:
- Neurri hori egoitza harreraren gainetik lehenetsiko da.
- Haur edo nerabearen familia zabalak ezin du harrera egin, ez dagoelako haur edo nerabearekin lotura afektiborik duen senide interesaturik, edo ez direlako egokiak harrerarako.
- Guraso, tutore edo zaintzaileek harrera onartzen dute, edo, kasua bada, harrera familiak haur edo nerabeari arreta emateko gaitasuna du, nahiz eta aurka egon.
- Haur edo nerabeak harrera onartzen du eta horretarako prestatuta dago, adinaren arabera.
Arrakasta adierazleak:
- Harrera familiak ez du jarrera negatiborik guraso, tutore edo zaintzaileekiko, eta gai da haur edo nerabearengan leialtasun gatazkarik ez sortzeko.
- Harrera familiak jarrera positiboa du profesionalen esku-hartzerako, bai eta laguntza eskatzeko gaitasuna ere.
|
Haur edo nerabeak gaixotasun, jokabide arazo, desgaitasun fisiko, psikiko edo sentsorial batek eragindako premia edo inguruabar bereziak baditu, edo jasandako babesgabetasunaren ondorioz laguntza berezia behar badu, harrera mota hori espezializatua izan daiteke.