4.    Aldi baterako banantzeko proposamenak

Aldi baterako banantzetzat joko da gehienez bi urteko iraupena izango badu. Salbuespen moduan eta haur edo nerabearen interes gorena kontuan edukita, aldi baterako neurriak luzatu ahal izango dira, familia berriro eta berehala elkartzea aurreikusten delako edo legezko babes neurri iraunkorra edo behin betikoa hartuko delako. Aldi baterako banantzea laburra izan daiteke (6 hilabete baino gutxiago) edo iraupen ertainekoa (6-24 hilabete). 24 hilabetetik gorako banantzea iraupen luzekotzat hartuko da. 

Honako kasu hauetan, aldi baterako banantzea aukeratuko da, eta ez irunkorra edo behin betikoa:

  1. Familia berriro elkartzearen aldeko pronostikoa dago (epe labur edo ertainean).
  2. Familiaren egoera leheneratu daitekeela dirudi.
  3. Berriro elkartzea da hur edo nerabearentzako aukera onuragarriena.
  4. Berriz elkartzeko pronostikoa zaila edo kontrakoa da, baina guraso, tutore edo zaintzaileek ez dute gaikuntzarako esku-hartze espezializaturik jaso, eta hura jasotzea onartzen dute momentu horretan.