5.2.     Adopzioa helburu duten zaintzak

Familia harrera iraunkorra familia zabalean (edo hurbilekoan)

Irizpideak:

  1. Familia bat adopziorako egokitzat jotzen da.
  2. Adopzioa helburu duen familia zaintzailea prest dago kasuaren jarraipenean laguntzeko, profesionalen orientazioa onartzen du, eta prest dago zerbitzu espezializatuetara jotzeko, hala eskatzen zaionean.
  3. Haur edo nerabearen guraso edo tutoreek baiezkoa eman dute adopziorako, edo guraso ahala kentzeko epai judizial irmoa dago.
  4. Segurtasunez iragar daiteke adopzioko epai judiziala azkarra izango dela.

 

Adopziora bideratutako kasu plana duten haur eta nerabeek, adopzioa helburu duen zaintzaren bidez familia berrian integratzeko baldintzak betetzen ez badituzte, aldi baterako familia harrera izango dute, harik eta adopzioa helburua duen zaintzarako baldintzak edo epaitegiari adopzio prozedura hasteko proposamena egitekoak betetzen diren arte.