5.3. Egoitza harrera iraunkorra
| Egoitza harrera iraunkorra |
- Familia zabaleko harrera ez da bideragarria, eta ez dago beste familiarik.
- Gainera, haur edo nerabeak hamasei urte edo gehiago ditu eta adin nagusitasunera iristean autonomia izateko prestatu behar da.
- Haur edo nerabeak familia batek eskaini ezin dion arreta espezializatua edo terapeutikoa behar du.
|
| Emantzipatzeko prestakuntza, egoitza harreran |
- Nerabeak hamalau urte edo gehiago ditu.
- Ez da bideragarria jatorrizko familiarekin bizitzea, eta epe ertainera ere ez da bideragarria izango.
- Ez da bideragarria familia zabalak edo beste familia batek harreran hartzea, eta epe ertainera ere ez da bideragarria izango.
- Nerabeak heldutasun eta autonomia maila egokia du bere adinerako, eta ez dago judizialki ezgaituta.
- Heldu autonomoa izateko prestatu behar du.
|
Salbuespen moduan, uztailaren 8ko 131/2008 Dekretuaren 3.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, eta artatutako pertsonaren eta AFAren artean aldez aurretik adostuta, egoitza harrerako baliabideen erabiltzaile izan ahalko dira, emantzipazio programa baten esparruan, adin nagusitasunera iritsi aurretik babes sareko baliabide batean bizi ziren 18 urtetik gorako gazteak. Gazte horiek gehienez 18 hilabetez egon ahal izango dira babes zentroen sarean, eta muga hori gainditzeko arrazoi egokia beharko da, pertsonaren premia indibidualak eta, hala badagokio, egonaldi horrek baliabide berean bizi diren gainerako pertsonengan izan dezakeen eragina kontuan hartuta.
| Banantze iraunkorra eta egoitza ingurune espezializatu batean integratzea |
- Ez da bideragarria jatorrizko familiarekin bizitzea, eta ez da aurreikusten hala izatea.
- Ez da bideragarria beste familia batean integratzea, eta ez da aurreikusten hala izatea.
- Haur edo nerabeak desgaitasun fisiko, psikiko edo sentsorial larria eta kronikoa du, eta horrek erabat edo ia erabat ezgaitzen du bizitza autonomo baterako ezinbestekoak diren eginkizun eta rol nagusi gehienei dagokienez (prestakuntza, lana, gizarte harremanak, etab.).
|