2.1. Baliabide eta programa espezializatuak - haurtzaroeskuliburua
Familia babesteko eta berriz elkartzeko familiako esku-hartze espezializatua
2.1. Baliabide eta programa espezializatuak
AFAk berezko baliabide edo programa espezializatuak ditu, zeinak batez ere garrantzitsuak baitira familia babesteko eta/edo berriz elkartzeko lanerako:
- Familian hezkuntzaren arloko esku-hartzea egiteko programa eta laguntza psikologikorako programa, Arabako Lurralde Historikoko 20.000 biztanletik beherako udalerrietako UGZetan espedientea/historia duten haur eta nerabeei eta familiei zuzenduak.*
- Gizarte eta hezkuntza programa eguneko zentroan.
- Guraso bakarreko familientzako eta haurdun dauden emakumeentzako egoitza arretako Ondoan programa.
- Bisiten Unitatearen Zerbitzua.
Familia-harrerako haur etea nerabeen kasuan, familia harreran laguntzeko programak (FAHLP) ere egin ahal izango du familia berriro elkartzeko lana.
*AMFk bideratutako kasuetan, erreferentziazko profesional gisa jardungo dute kasu koordinatzaileek. 20.000 biztanletik beherako udalerrietako UGZek bideratutakoen kasuan, erreferentziazko gizarte langileak izango dira.