2.7. Familia osagarria helburu duen lana - haurtzaroeskuliburua
Familia babesteko eta berriz elkartzeko familiako esku-hartze espezializatua
2.7. Familia osagarria helburu duen lana
- AFAn, familia osagarria helburu duen esku-hartzea asistentziala izango da, eta premia zehatzetara mugatu behar da. Salbuespenez eta ahalik eta eperik laburrenean erabiliko da. Familiaren laguntza sare naturalak eta zerbitzu komunitario normalizatuek familiari laguntzeko eginkizunak pixkanaka eta modu egonkorrean har ditzaten lortzeko egingo da lan. Zenbait premia osatu behar direnean, kasu planaren helburua aldatzea aproposa den baloratu beharko da.