Familia babesteko eta berriz elkartzeko familiako esku-hartze espezializatua

4. Familiako esku-hartze espezializatua amaitzea

Familiako esku-hartze espezializaturako abian jarritako programen esku-hartzea amaitzeko, honako baldintza hauetakoren bat bete beharko da:

  • Familiaren baldintzak nabarmen aldatu dira, eta guraso, tutore edo zaintzaileak gai dira haur edo nerabearen beharrei arreta egokia emateko, kanpoko laguntza profesionalik behar izan gabe.
  • Babesgabetasunaren larritasuna nabarmen jaitsi da, eta jaitsiera egonkorra izan du gutxienez lau hilabetez jarraian, nahiz eta oraindik babesgabetasunarekiko zaurgarritasunaren edo arrisku arin edo ertainaren adierazleak dauden.
  • Programaren esku-hartzerako ezarritako gehieneko denbora igaro da.
  • Familiak programa uztea erabaki du.
  • Emaitzarik eza.
  • Familia babesteko helburua dagoenean, emandako zerbitzuak ez dira nahikoak haur edo nerabearen oinarrizko osotasuna eta segurtasuna bermatzeko familia etxean.
  • Haur edo nerabearen eta familiaren bizilekua Arabako Lurralde Historikotik kanpora aldatu da.

Ahal den guztietan, esku-hartzearen amaiera behar besteko aurrerapenaz planifikatuko da, familiaren eta programaren arteko bereizte prozesua progresiboa izan dadin.

Programaren esku-hartzea amaitzeko, kasu koordinatzaileak:

  1. Programaren talde teknikoarekin aztertu eta adostuko du amaitzeko erabakia.
  2. Programaren talde teknikoak esku-hartzearen azken txostena egingo du. Alderdi hauek deskribatuko ditu bertan:
    • Esku-hartzearen iraupen osoa.
    • Landutako helburu orokorrak eta espezifikoak.
    • Erabilitako baliabideak (berezkoak eta besteenak).
    • Kasuaren bilakaera eta planteatutako helburuen lorpen maila.
    • Familiaren egungo egoera ezarritako lan eremu bakoitzean, arreta berezia jarrita haur edo nerabearen egoerari.
    • Pronostikoa eta etorkizuneko beharrak esku-hartzeri dagokionez.
  3. Kasu koordinatzaileak dagokion proposamena aurkeztuko dio ataleko taldeko arduradun teknikoari, oniritzia eman diezaion. 
  4. Hori egin ondoren, eta ezinezkoa edo gomendagarria ez denean izan ezik, kasu koordinatzaileak eta programako profesionalek itzultze bilera formal bat egingo dute familiarekin eta, hala badagokio, haur edo nerabearekin. Bilera horretan, esku-hartzearen emaitzak berrikusiko dira, eta formalki itxiko da. Bilera horretan, kasu koordinatzaileak familiari argituko dio etorkizunean zer-nolako harremana izango duten AFArekin edo, bideratzerik balego, UGZekin. 
  5. Programaren esku-hartzea amaitu dela jakinaraziko die UGZei edo inplikatutako bestelako zerbitzuei, kasua bada.

Programaren esku-hartzea AFAko espedientea ixtearekin lotuta badago, dagokion proposamena aurkeztuko zaio HNZBTri.