12. Prestazio ekonomiko espezifikoak

GOFEk harreran laguntzeko prestazio ekonomiko espezifikoak ditu:

  1. Familia harreragatiko prestazio ekonomiko arrunta, familia harrera edozein modalitatetan formalizatu duten pertsonentzat. Helburua aldizkako mantenu gastuekin laguntzea da.
  2. Familia harreraren osteko prestazio ekonomiko arrunta, gehienez 18 hilabetez, jada adindunak direnekin batera bizi diren harreragileentzat.  
  3. Aparteko prestazio ekonomikoak, familia harreran nahiz harrera osteko fasean, beste zerbitzu publiko batzuek behar bezala estaltzen ez dituzten arreta eta zaintza gastu bereziei aurre egiteko (betaurrekoak, odontologia, eskola laguntza, etab.).

Prestazio ekonomiko arruntak (harreragatik eta harreraren ostean) osagarriak eta bateragarriak dira harreran dagoen haur edo nerabeari legozkiokeen eta eduki ekonomikoa duten gizarte baliabide eta prestazio mota guztiekin. Amak edo aitak ordaindu beharreko mantenu pentsioekin ere bateragarriak dira.

Bestalde, harrera familiei orientazioa emango zaie eskura dituzten eta beste erakunde batzuek izapidetzen dituzten beste laguntza ekonomiko edo lan arloko laguntzei buruzko informazioa bil dezaten, adibidez:

  • Harreran dagoen haur edo nerabea zaintzeko baimena, lanaldi murrizketa edo lan eszedentzia 
  • Eskola beketarako sarbidea
  • Bestelakoak (esaterako, familia ugariaren txartela, kenkariak edo prestazio ekonomikoa ez egozteko salbuespenak errentaren gaineko zergan)