2. Familia harreraren modalitateak eta aplikazio irizpideak - haurtzaroeskuliburua
2. Familia harreraren modalitateak eta aplikazio irizpideak
Familia harreraren modalitateak HNLren art. 225 y 226 artikuluetan daude araututa, eta honako hauek bereizten ditu:
- Iraupenaren eta helburuen arabera:
- Premiazko familia harrera, batez ere sei urtetik beherako haurrei zuzendua, familia babeseko neurria erabakitzen den bitartean. Iraupena ezin izango da, inola ere, sei hilabetetik gorakoa izan.
Ikusi aplikazio irizpideak - Aldi baterako familia harrera, gehienez ere bi urtekoa, salbu eta haur edo nerabearen interes gorena dela-eta neurria luzatzea komeni bada, familia berriro eta berehala elkartzea aurreikusten delako edo behin betiko beste babes neurri bat hartuko delako.
Ikusi aplikazio irizpideak - Familia harrera iraunkorra, zeina bi urteko epea amaitzean eratuko baita, aldi baterako harreran, familia berriz elkartzea ezinezkoa dela egiaztatu ondoren, edo zuzenean premia bereziak dituzten adingabeen kasuan, edo adingabearen eta haren familiaren inguruabarrak direla-eta hala gomendatzen denean. Foru aldundiek epaileari eskatu ahal izango diote pertsona edo familia harreragile iraunkorrei beren erantzukizunak betetzea errazten duten tutoretza ahalmenak eslei diezazkien, betiere haur edo nerabearen interes gorena kontuan hartuta.
Ikusi aplikazio irizpideak
- Premiazko familia harrera, batez ere sei urtetik beherako haurrei zuzendua, familia babeseko neurria erabakitzen den bitartean. Iraupena ezin izango da, inola ere, sei hilabetetik gorakoa izan.
- Haur edo nerabeak pertsona edo familia harreragilearekin duen loturaren arabera:
- Harrera familia zabalean
- Harrera beste familia batean
Irizpide orokor gisa, familia zabaleko harrerak lehentasuna izango du bete familia bateko harreraren aurretik. Orobat, lehentasuna izango dute hurbileko pertsonek edo familiek, hau da, haur edo nerabearekin aldez aurreko harreman edo bizikidetza esanguratsua, positiboa eta egokia izan dutenek, haur edo nerabearekin aldez aurreko harremanik ez duten pertsonen edo familien gainetik.
Familia harreraren ondorioetarako, hurbileko pertsonak (hots, haur edo nerabearekin aldez aurretik harreman edo bizikidetza esanguratsua, positiboa eta egokia izan duten pertsonak) ahaidetasuna duten pertsonen izaera bera izango dute.
- Pertsona edo familia harreragilearen kualifikazio, esperientzia edo prestakuntzaren arabera:
- Familia harrera espezializatua (dedikazio esklusibokoa edo ez), non familia unitatea osatzen duten pertsonetako batek, gutxienez, kualifikazio, esperientzia edo prestakuntza espezifikoa baitu, premia edo inguruabar bereziak dituzten haur eta nerabeei dagokienez eginkizun hori betetzeko.
Premia edo inguruabar bereziak dituzten haur edo nerabetzat hartzen dira (abenduaren 11ko 179/2018 Dekretuaren 6. art.):- Anai-arreben taldeak edo familia elkartzean daudenak.
- Zazpi urteko edo hortik gorako haurrak.
- Desgaitasun aitortua daukaten adingabeak.
- Osasun arazo bereziak edo arriskutsuak dituzten adingabeak.
- Familian eta gizartean erabat integratzea eragozten duten portaera edo egokitze arazoak dituzten adingabeak.
- Inoren kargura ez dauden edo familia erreferenterik ez duten atzerritar adingabeak.
- Beste premia berezi batzuk dituzten adingabeak.
- Familia harrera espezializatua (dedikazio esklusibokoa edo ez), non familia unitatea osatzen duten pertsonetako batek, gutxienez, kualifikazio, esperientzia edo prestakuntza espezifikoa baitu, premia edo inguruabar bereziak dituzten haur eta nerabeei dagokienez eginkizun hori betetzeko.