3. Familia harrera sustatzea, sentsibilizatzea eta erakartzea

GOFEri dagokio —FHAAren bidez—: 

  • Familia harreraren figura herritar guztien artean sustatzea, eta, horretarako, haren modalitate guztiei buruzko informazioa ematea. Formatu askotan (adibidez, komunikabideak, sare sozialak) eta xede biztanle desberdinen artean sustatu ahal izango da, eta harrera modalitate bakar bat edo batzuk bultzatzera bideratu ahal izango da, antzemandako premien arabera. 
  • Kanpoko pertsona eta familia harreragileak erakartzeko prozesuak zuzentzea, Arabako Foru Aldundiko Prentsa Sailarekin eta Gizarte Zerbitzuen Idazkaritzarekin lankidetzan.
  • Familia harreran interesa duten pertsonei informazioa eta orientazioa ematea, aurrez aurreko hitzaldien eta/edo beste formatu batzuen bidez.
  • Pertsona eta familia harreragile guztien (zabalak, hurbilekoak eta kanpokoak) prestakuntza prozesuak zuzentzea. Prozesu horiek familia harrera eratu aurretik nahiz familia harrerak irauten duen bitartean egingo dira.

Horretarako, familia harreran laguntzeko programaren (FAHLP) laguntza izango du, eta urteko plan bat aurkeztu ondoren gauzatuko dira:

  • Arabako biztanleria osoarentzat edo sektore zehatzentzat: erakartzeko eta sentsibilizatzeko jarduerak (esaterako, informazio hitzaldiak, komunikabideetan eta sare sozialetan presentzia izatea, jolas jarduerak), eta harreran interesa duten pertsonen informazio eskaerei erantzutea. Arreta telefono bidez, posta elektronikoz edo aurrez aurre emango da.
  • Harreran interesa duten beste familia batzuei zuzendutako informazio eta prestakuntza saioak, aldez aurretik eskaera formala eta nahitaezkoa eginda, premiazko egoeretan izan ezik (abenduaren 11ko 179/2018 Dekretuaren 33. art)