4. Familia harrera formalizatzeko faseak - haurtzaroeskuliburua
4. Familia harrera formalizatzeko faseak
Familia harreraren neurria formalizatzeko, fase hauek bete beharko dira:
- Eskaintza egiteko eskaera aurkeztea eta horretarako betekizunak.
Ikusi abenduaren 11ko 179/2018 Dekretuaren 17. artikulutik 20. artikulura. Eskaintza egitea eskatzeko prozedura eta dokumentazioari buruzkoak dira.
Ikusi abenduaren 11ko 179/2018 Dekretuaren 30. artikulua. Eskaintza ez onartzeko erabakigarriak diren inguruabarrei buruzkoa da.
Ikusi abenduaren 11ko 179/2018 Dekretuaren 33. artikulua. Eskaintza eskaera egin aurretik familia harrerari buruzko informazio eta prestakuntza saioetan parte hartzeari buruzkoa da, familia zabalaren edo hurbileko pertsonen kasuan izan ezik. - Pertsona eta familia eskatzaileen egokitasunari buruzko balorazioa.
Ikusi abenduaren 11ko 179/2018 Dekretuaren 26. artikulutik 34.era. Hauek deskribatzen dituzte: egokitasun baldintzak, balorazioa egiteko irizpide orokorrak eta espezifikoak (harrera motaren arabera), egokitasunik eza eragiten duten inguruabarrak, ikertzeko eta egokitasuna baloratzeko metodologia.
Ikusi abenduaren 11ko 179/2018 Dekretuaren 35. artikulutik 39. artikulura. Egokitasun deklarazioa eguneratzeari, automatikoki galtzeari eta errebokatzeari buruzkoak dira. - Beren burua familia harrerarako eskaintzen duten pertsonen eta familien egokitasunaren deklarazioa, eratu nahi den harrera modalitatearen arabera.
Ikus abenduaren 11ko 179/2018 Dekretuaren 24. artikulua.
- Egokitzat jotako pertsona edo familia harreragileen hautaketa eta esleipen proposamena.
Ikusi abenduaren 11ko 179/2018 Dekretuaren 40. artikulutik 45.era. Hautaketa irizpide orokor eta espezifikoei (harrera motaren arabera) eta prozedurari buruzkoak dira (proposamena HNZBTri helarazi aurretik hautatutako pertsonari edo pertsonei jakinaraztea eta haur edo nerabeari jakinaraztea barne).
- Familia harreraren neurria eratu eta formalizatzea.
Ikusi abenduaren 11ko 179/2018 Dekretuaren 46. eta 47. artikuluak. Ebazpenari, jakinarazpenari eta harrera kontratua sinatzeari buruzkoak dira.
FAHLPk prestakuntza-tailerrak antolatuko ditu honako hauentzat: (1) dagoeneko egokitasun ziurtagiria duten eta esleipenaren zain dauden beste familia batzuk, (2) familia zabalak, harrera formalizatu aurretik edo une horretatik gertu, eta (3) familia zabalak, beste familia batzuk eta harreran dauden haur eta nerabeak, harreran zehar babesa eta laguntza emateko etengabeko prestakuntza moduan.