5.2. Beste pertsonen eta familien egokitasunari buruzko balorazioa

  • Harrerarako eskaintzen den pertsonak edo familiak nahitaezko informazio edo prestakuntza saioetan parte hartu eta eskaera egiteko behar den dokumentazioa aurkeztu ondoren, hori guztia abenduaren 11ko 170/2018 Dekretuan ezarritakoaren arabera, FHAAn horretarako izendatutako pertsonak FAHLPri bidaliko dio eskaera hori, atal horretako taldeko arduradun teknikoak sinatutako idazkiarekin batera, balorazio prozesua egiten has dadin.
  • FAHLPren azterketa eta balorazio psikosozialarekin, egokitasun adierazpena lortzeko behar diren baldintza orokorrak eta espezifikoak betetzen direla egiaztatuko da, abenduaren 11ko 170/2018 Dekretuaren 24. artikuluan ezarritakoak. Dekretu horretan deskribatutako prozedura orokorrari jarraituta gauzatuko da.
  • FAHLPk prozesua osatu eta balorazio psikosozialaren txostena egingo du gehienez ere hamabi asteko epean, salbuespen justifikatuetan izan ezik —horiek ezin izango dira baloraziorako kontratatutako enpresarenak izan—. Txostena FHAAn harrera familien poltsa kudeatzeko izendatutako teknikari psikologo bati bidaliko zaio, eta hark aztertu, eta, behar izanez gero, azalpenak edo kontrasteak eskatuko ditu.
  • Pertsona edo familia eskatzailea harrerarako egokitzat jotzen bada, harrera familien poltsa kudeatzen duen FHAAko teknikari psikologoak hitzordua emango dio, HNZBTri aurkeztu behar zaion proposamen-txostena egiteko behar den informazio gehigarria biltzeko. Aurkeztu aurretik, proposamen-txostenak FHAAko taldeko arduradun teknikoaren oniritzia eta sinadura izan beharko ditu.
  • HNZBTri zuzendutako proposamen-txostenak eduki hau izango du:
HNZBTri zuzendutako txosten-proposamenaren edukia
Familia harrerarako egokitasuna
  1. Eskatzailea identifikatzeko datuak 
  2. Familiaren osaera 
  3. Data, balorazioaren ondorioak eta FAHLPren proposamena 
  4. Pertsona edo familia eskatzaileak zenbateraino betetzen dituen harrerarako egokitasun baldintzak 
  5. Arriskuak
  6. Pertsona edo familia eskatzailea zenbateraino dagoen ados AFAren proposamenarekin
  7. Harrerarako prestasuna
  8. Harrera egingo zaion haur edo nerabearen profila: harrera modalitatea, adina, sexua, haur edo nerabe kopurua, desgaitasuna, erlijioa/arraza/kultura, bisiten araubidea, jarraipena eta laguntza teknikoa, oharrak
  9. Balorazioa eta proposamena 

 

  • Pertsona edo familia eskatzailea harrerarako desegokitzat jotzen bada, harrera familien poltsa kudeatzen duen FHAAko teknikari psikologoak idatziz emango dio hitzordua, entzunaldiko izapidea egiteko eta FAHLPren txostenaren kopia emateko. Alegazioak aurkezteko hamar eguneko epea duela jakinaraziko zaio. Pertsona edo familia eskatzaileak informazio hori jaso duela dioen egiaztagiria sinatu beharko du.


Dena den, pertsona edo familia eskatzaileari une horretan espedientea ixteko eskatzeko aukera eskainiko zaio, prozesua amaitzeko.  Pertsona edo familia eskatzaileak espedientearekin jarraitzea eta alegazioak egitea erabakitzen badu, alegazioak aztertu eta kontuan izango dira HNZBTri proposamen-txostena aurkezteko.
Kasu horietan, HNZBTrako txostenak egokitasunik eza eragiten duten inguruabarrak izango ditu ardatz.